XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TXETXENIA

Bost polizia askatu dituzte

TXETXENIAKO gerrillariek Dagestanen duela bi aste bahituriko 17 polizia errusiarretatik bost askatu zituzten atzo, baina denak askatzeko Errusiako tropek atxilotu gerrillari txetxenak libre uzteko eskatzen dute trukean.

Akhmed Adiiev Dagestango Poliziako burua eta negoziazioen arduradunak adierazi zuenez, elkarrizketak segitu egingo du hiru eguneko geldiune baten ondoren.

Hiru egun hauetan Adiievek askatutako poliziak lagunduko ditu Siberiako Novosobirsk hiriraino.